Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/02/22

2010/02/22 Nire lehenengo klase eguna!

Gaur irakasgai honetako nire lehen eguna izan da. Egia esan, galdu-xamar ibili naiz hasieran, ez bainekien ezta nola hasi ere ditxosozko bloga egiten. Azkenean, lortu dut eta gainera nahiko gustuko dudala somatu dut. Klase interesgarria izan da gaurkoa; badirudi, teknologia berriak aztertu eta lantzeaz gain, hauek hezkuntzan duten erabilpenez eta eraginez ere jardungo dugula lauhilabetekoan zehar. Bigarren orduan, "La Web 2.0: La revolución social de internet " bideoa komentatu dugu guztion artean. Honetan denok adostu dugu: teknologia berriek, muga fisiko guztiak hausten dituzte. Hezkuntzari dagokionez, hauek ikasgela barruan eskaintzen duten aktibitatea ohiko klaseez alderatuta guztiz ezberdina da; izan ere askoz aktiboago bihurtzen dituzte ikaste-prozesuak. Ikasleen interaktibitatea sustatzen dute, hau da, elkarlana. Zertan eragiten du horrek? Taldean, ezagutza modu sozialean eraikitzen dela alajaina (Vigotsky). Beraz, metodo motibatzailea da teknologien metodo hau. Gizartearen beharrizanen arabera jorratzen da hezkuntza, eta gaur egun ezinbestekoa da konpetibitatea lantzea gaitasun garrantzitsu gisa. Teknologiokin lortzen dute maisu-maistrek "gizarteratze prozesu" hori. Baliabide hauekin beraz, ikaste prozesua nabarmentzen da, ikaslea alegia, nota edota irakaslearen aurretik.

Ingeleseko etorkizuneko irakasle gisa uste dut tresna hauek oso baliagarriak zaizkigula, lehen esan bezala, klasea dinamizatzeko, ikasleak motibatzeko eta hauek hizkuntza benetan ikasteko, ikasketa azalekoa izan ez dadin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario