Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/03/29

2010/03/29

Klase honetan, Remove bideo komentatu dugu. Gero gap edo eten digitalaz aritu gara: teknologia berriak ezagutzen dituztenen eta ez dituztenen artean eten digitala dagoela esaten da. Etenaren alde batekoek informazio ugari dute eskura, eta ekonomikoki zein sozialki garatzeko aukera dute; etenaren beste aldekoek ez dute horrelako aukerarik, zenbait arrazoirengatik.
Bestalde, bloga taldelanean diseinatzen jarraitu dugu: rolak...aukeratuz.

Informazio gizartea-Ezagutza gizartea

Informazio gizartean bizi garen heinean, informazioz inguraturik bizi gara. Gu gara, gainera, informazio horren sortzaile. Beraz, gizartea, aspektu, kultural, sozial eta ekonomikoan aldatu da. Esan daiteke kultura berri bat eratu dela.
Nahiz eta informazioz inguraturik gauden, hori bilatu ostean kudeatu, antolatu, aztertu eta analizatu ezean, ezinezkoa da informazio hori ezagutza bihurtzea. Gainera, horren inguruan ditugun iritzi, hausnarketa eta abarrak besteei komunikatzen jakitea ere garrantzitsua da, ezagutza hori konpartituz.
Bestalde, ikusitako informazioa gure egin ondoren, gure esperientzia pertsonalean aplikatu behar dugu, benetan ikas dezagun eta gure egin dezagun, ezagutza eraikiz.
Beraz, informazio gizarte honek eman diezazkigun onuretara zabaldu behar gara, ardura eta kritikotasuna galdu barik, beti ere.

2010/03/21

Prometeus "the media revolution"





Bideo honek, gaur egungo munduari buruz, "Prometeus" delakoari buruz hitzegiten digu. Gizarte industrializatua jada alde batera utzita, informazio gizarte honetan ikus-entzunezkoek ere ez dute lekurik, Internet-en bidez egiten baita guztia. Norbanako denok bihurtu gara informazio iturri.

Beraz, esan dezaket gaurko gure gizartea erabat aldatu dela eta aldatzen diharduela. Gero eta hurbilago gaude IKTengandik. Horregatik, moldatu beharra daukagu teknologia hauetara, gure kasuan, hezkuntza alorrean alegia. Gure ondorengo belaunaldiak guztiz murgilduak egongo dira teknologia berrietan ez baitute hori ez den beste bizimodurik ezagutuko.


Ez dut gogoko gainera datorkigun bizimodu hori. Globalizazio honek azken batean berdintasuna dakar zentzu guztietara; kulturara, hizkuntzara...norbanakoak gero eta berdinagoak gara gure artean, desberdintasunak ematen duen aberastasuna galduz, identitatea galduz. IKT hauek abantaila asko dakarzkigute bai, baina gaur egun ezinbestekoa dugu beraietan murgiltzea, hauek gabe ezer egiteko gai ez baikara! Moralarenganako urruntasuna dakarkigute, gizartiatzearenganako urruntasuna. Gizarteari begira etorkizun latza dakusat: robot bihurtuko ahal gara?

Eskolari ere eraldaketa prozesu honetan egokitzea dagokio. IKT-ak, ikasketa prozesuaren tresna izatea ezinbestekoa da. Nire ustez, eskolaren eginkizun ezinbestekoa da ikasleen iritzi kritikoa jorratzea. Hauek gizarte honetan ez daitezen sistemaren seme izan, baizik eta ikuspegi kritikoz jokatu dezaten. Jasotzen duten informazioa pentsatu, erreflexionatu eta beharrezkoa izanik kritikatu dezaten.

Beraz, irakaske gisa gidatu egin behar ditugu, bideratu, helduak direnean beraiek jakin dezaten nola jokatu gaurko eta etorkizuneko gizarte honetan.










2010/03/15

2010/03/15


Gaurko klasean, History of the Internet eta Prometeus: the media revolution bideoak komentatu ditugu. Teknologiek eszenatoki guztiz berria sortu dute. Gizarte berri honek komunikatzeko era berria ekarri digute. Horretaz kontziente izanik halabeharrez hezkuntzan aldaketa egin beharra dagoela ohartu behar gara. Beraz, gure irakasleon lana aldatu egin da. Orain, gure eginkizuna ikasleei zer ikasi, nola ikasi...esatea da, hauek bideratzea, gidatzea.

Bestalde IKT-en teoriarekin jarraitu dugu:
IKT-ek beraz, eragin sozial izugarria izan dute: azkartasuna, ugaritasuna eta berehalakotasuna ekarri dizkigute. Ondorioz, egoera sozial eta egitura sozial berriak eratu dita, hala nola e.learning deituriko internet bidez ikasteko metodo berria, hau da, klasera joan behar izanik gabekoa. Argi dago beraz, aurrerapen hauek aldaketa ugariak eragin dituztela gizartean eta gizartea aldaketa hauetara moldatzen ari den bezala, hezkuntzan lan egingo dugunok ere kontuan izan behar ditugu, eskaintzen dituzten alde onak aprobetxatuz eta muga edota oztopoei aurre eginez. Bestalde, teknologia berriek txiro eta aberatsen arteko desoreka areagotu egin du eta aukera gehiago ematen dizkigutenez, beharrizanak ere areagotu egin zaizkigu. Kontuan izan behar dugu beti, modu arrazional eta kritikoan erabili behar ditugula. Bukatzeko, esan beharra dago IKT-ak komunikatzeko era aldatzen digutela, prozesua ez ezik, emaitza ere baitira. Ari dago eskolak erantzuna eman behar duela gizarteko aldaketa hauek hezkuntzan daukan eraldaketan. Eskola 2.0 ote horretarako bidea?
Bestalde, blogek irakaskuntzan duten aplikazioa hasi gara ikusten. Ezagutzaren eraketa dute, ikasleak sortzaile bihurtzen direlarik. Interaktiboak dira eta oso egokiak izan daitezke ikasleek ikaskuntza prozesuan.

Saio praktikoan, markesina goiburukoan eta testu birsartua nola sartu blogean ikusi dugu.





Testu birsartuak frogatzeko hona hemen...Laskibar, Iker: Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan trebatua


Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla.






2010/03/07

2010/03/08

Gaur, informazioaren gizartea definitu dugu, eta honen ezaugarriei buruz hitzegin eta eztabaidatu dugu. Gaur egungo gizarte honetan, ekonomiaren ardatza informazioa da. Produktu fisikoen produkziotik, informazioaren inguruko aktibitatera pasatu gara. Lehen, gizarte industrializatuetan lanpostuak lantegietan finkatzen ziren, gaur egun ordea, informazio eta zerbitzuen ingurukoak dira. Zer dela eta? Informazioa kontsumorako objetu bilakatu delako. Teknologien erabilpenaren modu masiboak informazioaren gizarte hau sortu du. Zeintzuk dira gizarte honen ezaugarriak? Hala nola, globalizazioa, IKT-ak, lan sektore berriak, informazio ugaritasuna, ikasten ikasi beharra, eten digitala eta honek guztiak dakarkigun adimen berria. Oso garrantzitsua da ziztu biziko aldaketa honen inguruan hausnarketa egitea, gu etorkizuneko irakasle izango garen heinean; izan ere, ikasteko modu berri honek dakarzkigun mugak kontuan izatea ezinbestekoa da.




Bestalde, blogean, feed, creative commons baimena eta e-posta sartzen ere ikasi dugu.

2010/03/05

Informazio gizartea




1970.urtetik aurrera, izugarrizko aldaketa gertatu da gure gizartearen funtzionamenduan. Gizarte industrializatua izatetik, informazio gizartea izatera igaro da; hau da, aberastasuna ez du industriak sortzen jadanik, beti gertatu izan den bezala, baizik eta zerbitzuek. Industria munduko lanbideak munduko lanbideen gehiengo izan badira betidanik, oraingo lanbide ohikoenak informazioaren sortze edotan manipulazioan oinarritzen dira. Ekonomiaren garapenak ez du jada industria sektorea abiapuntutzat lehen esan bezala, zerbitzu sektoreak baizik, hala nola, informatika munduak. Internetek, informazio eta datuen trukea errazten du gaurko gizarte honetan. Hala ere, hau ez da gure gizarteko tresna bakarra, ikus-entzunezko tresna guztiek osatzen baitute informazio gizarte hau.

2010/03/01




Klase honetan, blogarekin jarraitu dugu. Zehazki, "delicious" kontu bat zabaldu dugu, URL helbideak gordetzeko balioko diguna aurrerantzean. Egutegia ere sartu dut eta baita klasekideen blogen helbideak; horrela nire blogetik zuzenenan ikusi ahal izango dira hauek. Bloga editatzeko beste zenbait trikimailu ere ikusi ditugu: Etiketak, letra aldaketak....

Bestalde, klase teorikoan Tim O'relly-ri buruz egindako iruzkinak komentatu ditugu. O'Relly-k jada existitzen zen kontzeptu bati izena eman zion: Web 2.0-ri. Hortik aurrera, esan daiteke filosofia berri bat sortu dela, teknologia berriena, informazioren gizartearena. Informazioa berehala kontrastatzeko aukera ematen digu honek baina kontuz ibili behar da; izan ere, edozeinek idatz lezake. Horregatik, argumentazioak, informazio iturriak...kontuan izan behar ditugu, hau da, informazioa baloratzea komeni da.

Iraultza honek, hezkuntzan ondorio zuzena izan du, izan ere, teknologia berriak ez dira soilik ikasteko, aspektu funtzionala ere badute: hau da, hauek, beste gauza batzuk ikasteko erabil daitezke. Beraz, ez dira tresna soilak baizik eta prozesu bat dira, sistematizazioa.

Teknologia hauen hizkuntza digitala da, 01 sistema binarioa. Hizkuntza ezberdinek sortzen dituzte teknologia berriak. Bestalde, Hizkuntza berria ere ekarri digute: ikurrak, besteak beste.

Web 1.0-tik Web 2.0-rako aldaketa iraultza izan da ezagutzaren blokean. Automatizazioa ekarri du honek, adibidez link-en erabilgarritasuna. Baita interaktibitatea: aparatuek aukerak ematen dizkigute hainbat gauza egiteko: hipemedia, hipertexto....Errealitate birtuala eraiki da: X box, Wii....Produkzioan ere eragina izan du, adibidez, testu bat idazterakoan ordenagailuen erabilera.

Beraz, teknologia hauek aspektu tekniko berriak ekarri dizkigute. Honek eragina izan du komunikazio-prozesuetan, aukera gehiago ematen baitiguzte. Ondorioz, hizkuntza berriak sortu dira, hala nola, ingelesaren hedapena.