Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/05/17

2010/05/17

Saio teorikoan, teknologia berriak hezkuntzan gaiaz aritu gara.
Teknologia berriak eskolara etorri dira. Orain, zelan maneiatu ditzakegun hausnartu behar dugu. Ikasteko-prozesua aldatu egin behar da TTBB-ak integratzeko, ikaste-irakaste prozesua ardatz-tzat izanik, ez teknologiak txertatzea. Curriculumean ere integratu behar ditugu teknologia berriak eta orduan baliabide didaktiko bihurtuko dira. Orduan, pentsatu beharko genuke: Zertarako izango dira, nolakoak, norentzat, nola erabili, zer espero...?. Curriculumean integratzeko baldintzak, ondorengoak dira: instrumentu eta eduki izan daitezke baina oso garrantzitsua da ikuspegi konstruktibista jarraitzea. Aprendizaiaren oinarria ez da baliabide hutsa, baizik erabilitako estrategia eta teknika didaktikoak. Teknologia berriek komunikazio prozesua potentziatuko dute. Zein arrazoi dago teknologia berriak eskolaratzeko? Hainbat aldiz esan bezala, gizarteak sartu dizkigu: eskola, gizartearen islada da.
Saio praktikoan, PPT-ak aurkeztu ditugu.

2010/05/10

2010/05/10

Klase honetan, TTBB-ak hezkuntza prozesuan txertatzeko jarraitu beharreko irizpideetaz aritu gara saio teorikoan. Hezkuntza-sistemaren eginkizuna eta helburua da laguntzea TTBB-ak gizartean integratzen. IKT-ak komunikatzeko sistemak badira, egokiak dirudite komunikazio-prozesua den horretan (ikaste-irakaste prozesua). Gizarteak demandak ditu (gaitasun digitala) hezkuntzak ase behar dituenak. IKT-ak hezkuntza alorrean ezinbestekoak dira; administrazio alorrean, ikerkuntza alorrean...zer esanik ez irakaskuntza alorrean. Zer eragin dute TTBB hauek? Informazioa automatizatzen dute. Zertan datza IKT-en berrikuntza? Lan egiteko exijitzen duten modu berrian, alegia: kudeaketa eta kontrolerako baliabideak, lan egiteko erremintak, baliabide didaktikoak, elkarlanerako baliabideak (guk erabilitako wikispace)....Teknologiko, hezkuntzan integratuz gero, lehenengo curriculumean integratu beharko lirateke, eta aldi berean curriculumeko ezagutzak berreraikitzeko balio dute: funtzio egituratzailea, operatzailea, formatzailea, (...). Azkenik, esan beharra dago ikaslearen oinarria ez dela baliabide hutsa, baizik, erabilitako estrategia eta teknika didaktikoak. Irakaskuntza komunikazio prozesua denez, teknologiaren integrazioak zentzuduna izan behar du, komunikazio hori potentziatzen duena, alegia. IKT-ak indarrez sartu behar ahal dira eskolan? Bai, informazio gizartean baikaude eta lanerako behar dugu gaitasun digital hori. Eskolak, beraz, gizartearen demanda horri erantzuna eman behar dio.
Saio praktikoan, PPT-ak egin ditugu taldean, animazio, soinu eta trantsizioekin. Guk, "wild animals" gaia aukeratu dugu. Bertan, animalien irudiak ahozkatzerakoan duten soinuarekin eta idatzizko sinbologiarekin lotu ditugu. Nahiko kostatu zaigu soinuak sartzea. Gero, datorren asterako aurkezpena prestatu dugu.

2010/05/03

2010/05/03

Saio teorikoan, KT-ek irakaskuntzan duten eraginez aritu gara eta teoria amaitu dugu. Gero, ikasys esperientzia azaltzen duen bideoa ikusi dugu: eskola 2.0-ek eskaintzen duen hezkuntza, alegia. Gero, teknologia berrien aplikapenekin jardun dugu:
Teknologia berriek zein aplikapen dituzte hezkuntzan? Balore berri bat sortu da, ezagutza konpartitzearena: ezagutza soziala. Bilatzen dugun informazioa kontrastatu egin behar dugu eta garrantzitsua da iturri ezberdinak erabiltzea.
Nolakoa da hezkuntza gizarte berri honetan? TTBB-ak beharrezkoak dira gizartean. Gaitasun digitala izatea ezinbestekoa da. Zein arazo ekar lezake honek? Alde batetik, hizkuntzaren kalterako izan daiteke: hitzak laburtu...
Eta azkenik, zein da hezkuntzaren papera honetan? TTBB-ak sartu behar dira eskolan? Bai, gizarteak eskatzen baititu.
Saio praktikoan, informazioaren bilaketa, kudeaketa eta konpartitzea landu dugu. Aurreko egunetan bilatutako informazioa, gure informazio berdina bilatu duten klasekideekin konpartitu dugu, batu eta klase aurrean azaldu:
e-learning: hezkuntza sistema elektroniko bat da. Distantziazko ikaskuntza mota bat da, hau da, modu elektronikoaren bidezko irakaskuntza. Abantailak: -Norbere baldintzetara (ordutegia...) egokitutako irakaskuntza da. -Web 2.0-an barneratzeko aukera eskaintzen du.- Denborazko eta espazio barrera desagertzea eragiten du. -Ideien eta esperientzien elkartrukaketa. -Diru-kostu murriztua. Desabantailak. -Irakaslearen partetik jarraipen handia behar duen ikasketa-prozesua. -Ikasleak autoexijentzia handia behar du. -Sozializatzeko aukerarik eza.
Eskola 2.0: ikasgelen digitalizazio prozesua da, ohiko ikasgelak ikasgela digital bilakatzen direnekoa. Eskolak, IKT-ak heziketan eragina izateko beharrezko baliabideaz horniturik egon behar du. Irakaslearen rola ere aldatuko da: gidari bilakatuko da.
Heldutasun teknologikoa: ikastetxeko prozesu pedagogikoak eraginkortasunez digitalizatzeko gida izatea, hau da, ikastetxeak gai izatea ikasketa prozesuak teknologian mailan aurrera eramateko.
Ingelesaren ikasketarako materiala: Jaionek erakutsi dizkigu hainbat web orrialde bere deliciousen aurki ditzakegunak, ingelesaren ikasketarako materiala eskaintzen dutenak. Oso baliagarriak izan daitezke.

2010/05/02

e-learning

Hezkuntza sistema elektronikoa da.

Teknologia,informazioaren eta beste elementu pedagogikoen (didaktiko)erabilera integratzen da bertan, erabiltzaileen ikaskuntzarako, formaziorako, ahalmenerako. Beraz, esan genezake distantziazko ikaskuntza mota bat dela, hau da, modu elektronikoen bidezko ikaskuntza.

Internet/intranet- CD-rom-Testuak/irudiak-Audio/bideoak erabiltzen ditu.

Zein abantail ditu?- Web 2.0 an barneratzeko aukera- Barrera tenporal eta espazioa desagertzea- Simulazio birtualetan praktikak- Ideien eta esperientzien elkartrukaketa- Diru-kostu murriztua

2010/04/26

2010/04/26

Klase honetan teknologia berriek hezkuntzan duten eraginaz aritu gara. Hauek, aldaketak eragiten dituzte eskolan: ikasleen ikasteko prozesua adibidez, informazio pila bat baitute eskuragarri interneten. Multimediaren erabilera ere aunitzagoa da orain. Honek, ikasketa-prozesua motibagarriago bilakatzen du. Ikasleek hainbat informazio ezberdin dute eskuragarri, praktikoa da, interaktibitatea lantzen du eta oso lagungarria da ikasteko. Irakaslearen rola ere aldatu da. Hau ez da jada zientziaren iturria, beraz, bere rola birmoldatzea dagokigu.
Ni ikasle nintzela gaur egungo egoerara alderatuz, nire esperientzian oinarrituta (praktikak) ez da asko aldatu TTBB erabilera egia esan. Ikusi dudanez, teknologia berriak oraindik ez dira ikasketa-prozesuaren parte.
Gero, "Education today and tomorrow" bideoa ikusi dugu.
Azkenik, KT-en eraginaz irakaskuntzan jardun dugu.

2010/04/19

Hausnarketa: IKT-ek eragiten dituzten aldaketak eskolan

Argi dago teknologia berriek ikasleen ikasteko prozesua aldatzen dutela. Ikasleek hainbat informazio dute eskuragarri, eta ondorioz beraien formakuntzaren aukeraketaren erantzunkizuna dute nolabait, hau da, beraiek ikasten dutena aukeratzeko gai dira. Bestalde, multimediaren erabilera dela eta, ikasleak sortzaile bilakatzen dira. Blog eta abarren aplikazioek beraien sormen, iritzi eta hausnarketen aportazioak egiteko gai bilakatzen dituzte. Gainera,hauen erabilerak motibagarriago egiten du ikasketa-prozesua, praktikotasuna eta interaktibitatea ere eskaintzen dituzte: ezagutza modu sozialean eraikiz. Guzti horrek, zera eragiten du, irakaslearen rola aldatzea, hau, ikaslearen gidari bilakatzen delarik. Ikaslearena da protagonismoa hezkuntza modu honetan, bera da ardatza. Irakaslea jada ez da "zientziaren iturri". Horrek ez du esan nahi soberan dagoenik, baina argi dago irakasleon rola birpentsatu behar dugula.

Alfabetizazio digitala




Bideo honek, guk umetan hezkuntzan izan ditugun aukerak eta etorkizunean ikasleek izango dituzten aukerak alderatzen ditu. Galdera, sinplea da. Teknologia berriek hezkuntza aldatuko al dute? Bai. Teknologia berriak hezkuntzan txertatzen ditugunean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ere aldatu egingo dira. Ikasleak, hainbat informazio izango dute eskura, eta beraien formazioa aukeratzeko gai izango dira. Beraz, irakasleon lana izango da hauek bideratzea. Teknologia berriek, hainbat abantaila ekarriko dizkigute: umeak sortzaile bilakatuko dituzte, ikaskuntza-prozesua motibagarri bilakatuko dute, interaktibitatea bultzatuko dute...Baina lehen esan bezala, irakasleok umeen konpetentzia digitala garatzeaz arduratu beharko gara, hauek, etorkizuneko gizartean bizitzeko presta ditzagun.