Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/04/26

2010/04/26

Klase honetan teknologia berriek hezkuntzan duten eraginaz aritu gara. Hauek, aldaketak eragiten dituzte eskolan: ikasleen ikasteko prozesua adibidez, informazio pila bat baitute eskuragarri interneten. Multimediaren erabilera ere aunitzagoa da orain. Honek, ikasketa-prozesua motibagarriago bilakatzen du. Ikasleek hainbat informazio ezberdin dute eskuragarri, praktikoa da, interaktibitatea lantzen du eta oso lagungarria da ikasteko. Irakaslearen rola ere aldatu da. Hau ez da jada zientziaren iturria, beraz, bere rola birmoldatzea dagokigu.
Ni ikasle nintzela gaur egungo egoerara alderatuz, nire esperientzian oinarrituta (praktikak) ez da asko aldatu TTBB erabilera egia esan. Ikusi dudanez, teknologia berriak oraindik ez dira ikasketa-prozesuaren parte.
Gero, "Education today and tomorrow" bideoa ikusi dugu.
Azkenik, KT-en eraginaz irakaskuntzan jardun dugu.

2010/04/19

Hausnarketa: IKT-ek eragiten dituzten aldaketak eskolan

Argi dago teknologia berriek ikasleen ikasteko prozesua aldatzen dutela. Ikasleek hainbat informazio dute eskuragarri, eta ondorioz beraien formakuntzaren aukeraketaren erantzunkizuna dute nolabait, hau da, beraiek ikasten dutena aukeratzeko gai dira. Bestalde, multimediaren erabilera dela eta, ikasleak sortzaile bilakatzen dira. Blog eta abarren aplikazioek beraien sormen, iritzi eta hausnarketen aportazioak egiteko gai bilakatzen dituzte. Gainera,hauen erabilerak motibagarriago egiten du ikasketa-prozesua, praktikotasuna eta interaktibitatea ere eskaintzen dituzte: ezagutza modu sozialean eraikiz. Guzti horrek, zera eragiten du, irakaslearen rola aldatzea, hau, ikaslearen gidari bilakatzen delarik. Ikaslearena da protagonismoa hezkuntza modu honetan, bera da ardatza. Irakaslea jada ez da "zientziaren iturri". Horrek ez du esan nahi soberan dagoenik, baina argi dago irakasleon rola birpentsatu behar dugula.

Alfabetizazio digitala




Bideo honek, guk umetan hezkuntzan izan ditugun aukerak eta etorkizunean ikasleek izango dituzten aukerak alderatzen ditu. Galdera, sinplea da. Teknologia berriek hezkuntza aldatuko al dute? Bai. Teknologia berriak hezkuntzan txertatzen ditugunean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak ere aldatu egingo dira. Ikasleak, hainbat informazio izango dute eskura, eta beraien formazioa aukeratzeko gai izango dira. Beraz, irakasleon lana izango da hauek bideratzea. Teknologia berriek, hainbat abantaila ekarriko dizkigute: umeak sortzaile bilakatuko dituzte, ikaskuntza-prozesua motibagarri bilakatuko dute, interaktibitatea bultzatuko dute...Baina lehen esan bezala, irakasleok umeen konpetentzia digitala garatzeaz arduratu beharko gara, hauek, etorkizuneko gizartean bizitzeko presta ditzagun.

Tiscar Lara




Bideo honetan, Tiscar Larak konpetentzia digitalari buruz hitzegiten du. Alfabetizazio digitala ez da bakarrik erremintak edo teknologia berrien erabilera teknikoaz jakitea, baizik eta hauek erabiltzean izan behar den jarrera ere kontuan izatea. Net-ean aurkitzen dugun informazio guztiaz kritikoak izan behar dugu. Guztia analizatu eta aztertu behar dugu. Ondoren, gure iritziak ematen eta gure aportazioak egiten jakitea ere ezinbestekoa da. Beraz, kontuan hartu behar ditugun aspektuak ondorengoak dira: Pribazitatea, "merkatu" nork eta zertarakokontrolatzen duen hausnartzea, internetek eskaintzen duen moral dobleaz (pro-Ana, pro-Mia site-ak...) adi egotea, mikrosoft-en kodigoa aztertzea eta kritikatzea (batzuetan restrikzio hutsa, bestetan alde batera begiratuz), laukitxoak aktibatu zer baieztatu dugun ere jakin gabe (aspektu legalak ezagutzea ezinbestekoa da)...Beraz, zera ondorioztatu behar dugu: oso garrantzitsua dela kultura digitala ulertzea bai eta bertan parte hartzea, beti ere bere erabileraz arduratsuak eta kritikoak izanik.

Interneten erabilera egokia





Bideo honetan, interneten erabilera txarrak izan daitzaken arriskuak aurkezten ditu: 1- Norbere datuak emateak izan ditzaken kalteak, besteak beste txat eta publizitatez betetzen zaituzten konkurso eta abarrak. 2- Notizia eta informazio faltsuak sinesteak izan ditzaken ondorioak. 3- Kreditu txartela seguruak ez diren web site-etan erakustea. Kontuan izan behar dugu, web orria segurua ez bada (kandatu txiki bat ez badu)kreditu txartelaren datuak sartzea oso arriskutsua dela. Bestalde, Web-ean irakurritako berri, informazio eta abarrak kontrastatu aurretik ez ditugu sinetsi behar. Emaila eta bestelako datu pertsonalak (telefono mobila...)komeni da edonon ez emotea eta txat eta antzerakoetan ezin dezakegu edonotaz fidatu, azken finean ezezagunekin hitz egiten ari baikara. Garrantzitsua da honelako web site-etan datu pertsonalik ez ematea eta edonorekin ez lotzea. Uste dut, behin edo nehin denori gertatu zaigula segurua ez den site batetan gure emaila ematea eta gero izugarrizko publizitate pila jasotzea, birus eta guzti. Niri beintzat gertatu zait, baina ez dut uste berriro gertatuko zaidanik, behin jazota ikasi dut eta!

Beraz, internauta guztiontzat mezua: Kontuz izan intertetez egiten duzuen erabilerarekin, egokia ezean, zeuen kalterako izango da eta!

2010/04/12

2010/04/12

Gaur, lehenengo orduan alfabetizazio digitalaz aritu gara. Alfabetizazio digitala idatzizko testuak interpretatzeko gaitasuna da, bai eta testuak ekoiztu edo idazteko gaitasuna. Gaitasun hori, ordea, erlatiboa da denboran eta gizartearen arabera; izan ere, gaur egun alfabetoa izatea, IKT-ak erabiltzeko gai izatea da, gizarteak inposaturiko gaitasuna.

Gero, interneteko 2 helbide landu ditugu binaka, Netiketei buruzkoak. Netiketak, posta elektronikoa erabiltzean zaindu beharreko arauak dira: artxiboen neurria eta formatoa kontuan izatea, letra larriz ez idaztea, inor ez iraintzea... Beraz, kalean darabilzkigun heziketa eta besteenganako errespetuzko baloreak sarean ere kontuan izatea ezinbestekoa da, azken batean, hauek ere berdinak dira baina kode ezberdinarekin.

Saio praktikoan, wikiaren diseinua bukatu dugu. Gu, BilboLH eskolako talde bateko musika, ingelez, soinketa eta arte irakasleak gara eta gure helburu nagusia, irakasle-guraso arteko interakzioa bultzatzea da, azken hauek beraien seme-alaben heziketan inplikatu daitezen.

Netiketa


Nahiz eta jende askok netiketen berri ez izan, jakin beharrekoa da Netiketak posta elektronikoa erabiltzean zaindu beharreko arauak direla. Gehienok ez dugu baimenik eskatzen baten bat posta zerrenda batean atxikitu aurretik; baliteke, batzuk honelako zerrendetan agertu nahi ez izatea. Gainera, bidalitako artxiboen neurria eta formatoa kontuan izatea ere ezinbestekoa da: Nori ez zaio gertatu behin edo behin artxiboa zabaltzeko gai ez izatea? Horregatik, RTF formato unibertsala erabili beharko litzateke eta baita neurri txikiak, MB 1etik beherakoak edo. Bestalde, bidali beharreko artxibo hori identifikatzea ere garrantzitsua da eta baita deskribatzea edo esatea zein motatako dokumentua den. Bestalde, letra larriz idaztea, internet hizkeran garrasika hitzegitea bezala da, horregatik gomendagarria da horrela ez idaztea. Esan beharrik ez dago inor iraindu behar ez dela sarean, eta neonor salatu behar ezkero frogatu egin behar dela. Garbitu egin beharko lirateke goialdea ehundaka izen zerrendaz beteriko mezuak, hauek irakurtzea oso deserosoa baita. Gainera inoren helbideak agerian ez ustea ere komeni da mezu hori beste bateri bidaltzerakoan. Bukatzeko, mezuak pertsonalizatzea ere gomendagarria da, hartzaileak jakin dezan mezu hori espreski berarentzat dela, eta ez dira sarean dabiltzan mezu apokaliptiko eta antzerako gezurrak sinetsi behar!

Beraz, kalean darabilzkigun heziketa eta besteenganako errespetuzko baloreak sarean ere kontuan izatea ezinbestekoa da, azken batean, hauek ere berdinak dira baina kode ezberdinarekin.


Orientazio hauek, nahiz eta "lege" bezala inoiz entzun ez izana (Netiketa hitz berria da niretzako), hauetako batzuk erabiltzen ditudala edo inoiz hauetaz hausnartu dudala ohartu naiz. Egia da, baten bat nire zerrendan atxikitu aurretik ez diodala inoiz baimenik eskatu eta errespetu falta nabarmena dela ohartu naiz; izan ere behin baino gehiagotan pentsatu dut nire izena horrelako zerrenda luzeetan ikusi dudanean, ea zenbat pertsonek (eta enpresek) ikusiko (eta erabili) duten. Artxiboaren formatu eta tamaina kontuan izaten ditut beti, baita artxiboa identifikatzea, nik ere ez baitut gustuko niri bidaltzen dizkidatenean zabaldu ezinik ibiltzea. Bestalde, letra larriarena entzun izan dut, ez dut inor iraintzen interneten eta mezu goialdeko izen zerrendak ezabatu egiten ditut berbidaltzerakoan. Eta noski, mezuak pertsonalizatu egiten ditut. Uste dut, garrantzitsuenak, norbere pribazitatea gordetzen dituzten orientabideak direla, hauek baitira azken finean min handiena egin ditzaketenak. Garrantzi gutxikorik ez dagoela uste dut, hauek errespetuzko arauak baitira eta erabiltzea komeni da, bizitza errealean erabiltzen ditugunak bezala.






http://www.sarean.com/sarean/468

http://eu.wikipedia.org/wiki/Netiketa

2010/04/11

Remove




Bideo honen arabera, ordenagailu, internet, mobil eta delakoen bidez, datu-trafikoa eragiten da; hau da, gutxi batzuek gure datu pertsonalak maneiatzen dituzte beraien gisara, eta ondorioz pribatua izateko eskubide hori zapuzten digute. Batzuetan jokoen bitartez edota galdeketen bitartez eskuratzen dituzte. Dena dela horrelako IKT-ak darabilzkigun heinean haiek gure datu pertsonalak eskuratzeko gai izango dira. Gailu bakoitza, informazio mezularia da, gu radar pantaila bateko puntu bilakatzen garelarik. Uneoro gure pausu guztiak kontrolatzen dituzte eta ondorioz badakite zer eta non egiten ari garen. Gure ezaugarrien arabera, profila egiten digute, eta gero hori erabiltzen dute gure pausuak, adibidez interneten, beraien gisara maneiatzeko. Badirudi, George Orwell-en Anaia Handian bizi garela eta bertako txontxongilo garela ia konturatu ere egin barik. Ondorioz, kontuan izan behar dugu beti ere, internet eta horrelakoak oso erabilgarriak direla, baina aldi berean internet itsasoa bezain handi eta arriskutsua dela. Beraz kontu handiz erabili behar dira teknologiok, pentsaera kritikoaz.

Hausnarketa: Blogen aplikazioak irakaskuntzan


Blogek irakaskuntzan hainbat aplikazio izan ditzakete. Ikasleen ikasketa-prozesuko atal ezinbesteko izateaz gain, ikasle-irakasle, irakasleen arteko edota irakasle-guraso komunikazioa hobetzeko oso erabilgarriak izan daitezke.

Ikasketa-prozesua motibagarriagoa egiten dute, ikasleak sortzaile, editore bihurtzen direlarik. Internet erabiltzeko eta kudeatzen ikasteko bide egokiak dira. Norbere pentsamendua eta lana proiektatzeko balio dute, horrek benetako ikaskuntza eragiten duelarik. Sormena eta taldelana bultzatzeko ere balio dute, blogak interaktibitatea sustatzen baitute.

Atzerriko hizkuntza ikasteko orduan, blogak oso tresna baliagarriak dira. Alde batetik, ordenagailu eta interneten erabilera sustatzen dute, eta jakina da komunikabideen erabilera oso egokia dela hizkuntza berriak ikasteko, praktikotasuna eta erabilgarritasuna ematen baitiote ikasketa prozesuari; edozein hizkuntza ikasteko eta lantzeko bide egokiena dira izan ere.

Beraz, blogen erabilgarritasuna irakaskuntzan ezinbesteko bihurtu da, eta horri probetxua ateratzen ikasi beharko dugu etorkizuneko irakasleok.