Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/04/11

Hausnarketa: Blogen aplikazioak irakaskuntzan


Blogek irakaskuntzan hainbat aplikazio izan ditzakete. Ikasleen ikasketa-prozesuko atal ezinbesteko izateaz gain, ikasle-irakasle, irakasleen arteko edota irakasle-guraso komunikazioa hobetzeko oso erabilgarriak izan daitezke.

Ikasketa-prozesua motibagarriagoa egiten dute, ikasleak sortzaile, editore bihurtzen direlarik. Internet erabiltzeko eta kudeatzen ikasteko bide egokiak dira. Norbere pentsamendua eta lana proiektatzeko balio dute, horrek benetako ikaskuntza eragiten duelarik. Sormena eta taldelana bultzatzeko ere balio dute, blogak interaktibitatea sustatzen baitute.

Atzerriko hizkuntza ikasteko orduan, blogak oso tresna baliagarriak dira. Alde batetik, ordenagailu eta interneten erabilera sustatzen dute, eta jakina da komunikabideen erabilera oso egokia dela hizkuntza berriak ikasteko, praktikotasuna eta erabilgarritasuna ematen baitiote ikasketa prozesuari; edozein hizkuntza ikasteko eta lantzeko bide egokiena dira izan ere.

Beraz, blogen erabilgarritasuna irakaskuntzan ezinbesteko bihurtu da, eta horri probetxua ateratzen ikasi beharko dugu etorkizuneko irakasleok.






No hay comentarios:

Publicar un comentario