Ongi etorriak teknologia berrien mundu honetara!

2010/04/12

Netiketa


Nahiz eta jende askok netiketen berri ez izan, jakin beharrekoa da Netiketak posta elektronikoa erabiltzean zaindu beharreko arauak direla. Gehienok ez dugu baimenik eskatzen baten bat posta zerrenda batean atxikitu aurretik; baliteke, batzuk honelako zerrendetan agertu nahi ez izatea. Gainera, bidalitako artxiboen neurria eta formatoa kontuan izatea ere ezinbestekoa da: Nori ez zaio gertatu behin edo behin artxiboa zabaltzeko gai ez izatea? Horregatik, RTF formato unibertsala erabili beharko litzateke eta baita neurri txikiak, MB 1etik beherakoak edo. Bestalde, bidali beharreko artxibo hori identifikatzea ere garrantzitsua da eta baita deskribatzea edo esatea zein motatako dokumentua den. Bestalde, letra larriz idaztea, internet hizkeran garrasika hitzegitea bezala da, horregatik gomendagarria da horrela ez idaztea. Esan beharrik ez dago inor iraindu behar ez dela sarean, eta neonor salatu behar ezkero frogatu egin behar dela. Garbitu egin beharko lirateke goialdea ehundaka izen zerrendaz beteriko mezuak, hauek irakurtzea oso deserosoa baita. Gainera inoren helbideak agerian ez ustea ere komeni da mezu hori beste bateri bidaltzerakoan. Bukatzeko, mezuak pertsonalizatzea ere gomendagarria da, hartzaileak jakin dezan mezu hori espreski berarentzat dela, eta ez dira sarean dabiltzan mezu apokaliptiko eta antzerako gezurrak sinetsi behar!

Beraz, kalean darabilzkigun heziketa eta besteenganako errespetuzko baloreak sarean ere kontuan izatea ezinbestekoa da, azken batean, hauek ere berdinak dira baina kode ezberdinarekin.


Orientazio hauek, nahiz eta "lege" bezala inoiz entzun ez izana (Netiketa hitz berria da niretzako), hauetako batzuk erabiltzen ditudala edo inoiz hauetaz hausnartu dudala ohartu naiz. Egia da, baten bat nire zerrendan atxikitu aurretik ez diodala inoiz baimenik eskatu eta errespetu falta nabarmena dela ohartu naiz; izan ere behin baino gehiagotan pentsatu dut nire izena horrelako zerrenda luzeetan ikusi dudanean, ea zenbat pertsonek (eta enpresek) ikusiko (eta erabili) duten. Artxiboaren formatu eta tamaina kontuan izaten ditut beti, baita artxiboa identifikatzea, nik ere ez baitut gustuko niri bidaltzen dizkidatenean zabaldu ezinik ibiltzea. Bestalde, letra larriarena entzun izan dut, ez dut inor iraintzen interneten eta mezu goialdeko izen zerrendak ezabatu egiten ditut berbidaltzerakoan. Eta noski, mezuak pertsonalizatu egiten ditut. Uste dut, garrantzitsuenak, norbere pribazitatea gordetzen dituzten orientabideak direla, hauek baitira azken finean min handiena egin ditzaketenak. Garrantzi gutxikorik ez dagoela uste dut, hauek errespetuzko arauak baitira eta erabiltzea komeni da, bizitza errealean erabiltzen ditugunak bezala.






http://www.sarean.com/sarean/468

http://eu.wikipedia.org/wiki/Netiketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario